XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ZURE AURREZAGUPENAK KANPORATZEN

1. Mitoei edo mitologiari buruz, zer dakizu? Taldean aztertu gai hau.

Ondoren, denen artera ekarri taldean aztertutakoa.

Horretarako, erantzun galdera hauei:

- Ezagutzen al dituzu Tartalo, Anbotoko Sorgina, Herensugea...?

- Nondik sortuak dira pertsonaia horiek?

- Nolakoak dira?

- Zein dira beren botereak?

- Ezagutzen al duzu pertsonaia horiek protagonista diren ipuinik?

Zein?

Elkarri kontatu ipuin horiek.

- Zein dira ipuin horietako elementu magikoak?

2. Ipuinei buruz zer dakizu?

Aztertu taldean ipuinen ezaugarriak.

Horretarako, hona hemen Argiako egutegiko orri batean agertutako berria.

Lehendabizi irakurri, eta ondoren bihur ezazu ipuin.

GIZON ETA EMAKUMEEN ARTEKO ESPRINTA

Ziklismoaren hasierako garaian, emakumeak eta gizonak elkarrekin aritzen ziren lasterketetan.

Halaxe izan zen, adibidez, 1924. urtean Ezkurra hotelak antolatutako E H R sarian.

Gizonek 32 kilometro eta emakumeek 18 egin behar zituzten.

Irten batera egiten zuten, baina ibilbide desberdinekin.

Sariak banatzeko, berdin zuen gizon edo emakume izateak; aurrena iristen zenak irabazten zuen.

Aipatu urteko lasterketa horretan, Eugenia Collado eta Joaquin Iturri bateratsu ailegatu ziren helmugara.

Esprintatu egin behar izan zuten txapelduna erabakitzeko.

Iturrik irabazi zuen, baina oso tarte txikiz.

Garai hartan Euskal Herrian ez ziren lehiarako bizikletak egiten, eta Auto motoak izenekoak erabiltzen zituzten karreristek.

Egurrezko uztaiak zituzten eta 14 bat kilo pisatzen zuten.

Horretaz gain, errepide ia guztiak asfaltatu gabe zeuden, eta horrek izugarri zailtzen zuen antzinako ziklista haien ariera.

Zer aldatu duzu?

Zergatik da orain sinesgaitza?